Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero Pamplona / Iruña (#38). 2002/12/24. Argazkia: Javier Bergasa.

Kristina Saralegiren profila

Kristina Saralegik 33 urte ditu eta Donostia, Iruña, Burlata eta Barañaingo Olentzeroetan parte hartzen duten animalien ardura izaten du.

Honetaz gainera Donostiako erregeen kabalkadan eta hiri horretan ospatzen diren tanborradan eta Santotomasetan ere hartzen du parte. Saralegi Arron bizi da, Leitzako familiaren etxean eta bertan dituen 200 abelburu baino gehiago zaindu eta elikatzen ditu. Gabonetako desfileek ez diote uzten Euskal Herriko ikazkinik ezagunaren etorrera ohi bezala ospatzen baina honek hirietan barna egiten dituen ibilbideetan lagun izateak ordaina ematen dio. Gustukoa duena egiten du eta jakin badaki bere lanak hamaika herritarren irribarrea eta mirespena sorrarazten dituela.

asteartea, 2008(e)ko otsailaren 12a

Orokorrak kategorian
, .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.