Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero Baiona (#32). 2007/12/22. Argazkia: Xabier Martinez Alava.

Baionako Olentzero 30 urte hauetako tradizioa

Horra 30 urte dituen argazkia : Baionako karriketan, 1976eko abendoaren 24ean, , orduan Baionako Ikastolako buraso zen eta sortzez Iruñarra den Koxe Idoatek, jauntzi zituen Olentzeroren arropak. Adixkideak korua eta Iparraldeko txistulariek animatu zuten Baiona Haundian iragan zen ibilaldia, eta horrela Bizar Xuriren aldian sartu zen seguraski lehe

Baionako Olentzerok beraz badituzke 30 bat urte. Lehen hamabostak horrelakoak izan dira, Ikastolek edo euskal kultur elkarteek antolatutakoak, azken mementoan gehienetan aldarrikapen baten gisarat. Baionak badauzka 50 bat peña eta hauek ere, Santa Agedarentzat egiten duten bezala, beren Olentzero garaiko ateraldia egiten zuten – Errobi Kantak adibidez - Olentzeroren kantuen estakuruan, karriketan ibiliz asto bat lagun eta oñoñak eskainiz haurreri.

Duela 14 urte, Baionako Ikastolek etor arazten dute Olentzero barkuz, Errobian behera, Pannecauko zubian kaiaratuz, esplikazio hunekin : Olentzero menditik eta oihanetik dator nunbait han Irati ( Errobiren iturgunea ) eta Bidarrai artetik, eta Baionarat etortzeko barkua hartzen du Errobin behera. Horrela Olentzeroren izaitea, Baionaren ixtorioan eta errelitatean errotzen da. Ber mementoan, Ikastolak eta Baionako elkarte eta peñek biltzen hasten dira eta zonbait proiektuen artean, Olentzerorena indartsuena bilakatzen da. Orduz geroz, Olentzero ospatzen da molde baturatuan eta orduan da ere finkatzen Pannecau zubia eta Herriko Etxearen arteko ibilaldia, ikazkinak hantik bere azken oñoñak haurreri eskaintzen dituela.

2000 urtean, sortzen da Baionako Olentzero elkartea, bere baitan biltzen dituela lekuko bost koro eta dotzena erdi bat peña. Horrela arratsaldekoa baizik ez zen ekitaldia egun osokoa bilakatzen da eta hori Eguberri aintzineko larunbatean: horra Olentzero Eguna. Goizean koroek hiria alaitzen dute Olentzeroren kantutegian bermatuz, eta arratsaldean dator aintzineko moldean Olentzero, bere izena jada xaramelatua izan den hirirat.

Azken etapak bi urte dauzka eta Gure Irratia, Baionako Ikastolak bai eta Gau Eskola biltzen dituen Hiruki elkarteak derama. Hunen helburua, Bizar Xuriren eremuan hein berean Olentzeroren irudia eta haren mezu unibertsala sartzea. Hortako lan bat abiatu du Baionako eta Euskal kultura ordezkatzen eta lauzkatzen duten instituzio guziekin, Olentzero Eguna aintzineko asteetan, hunen izaitearen indartzeko ekimenak bultatuz: konferentzia, ipuinaldi, kantaldi, erakusketa, saltokien apaintze, gutun lehiaketa, eskoletako animazio ..... Amentsa zirudien ideia gorpuzten ari da eta hunen emaitzak seguraski urte zonbait barne nabarituko dira. Baionan ere ... Horra, horra Olentzero!

asteartea, 2009(e)ko martxoaren 3a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2017.