Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Pamplona / Iruña (#907). 2008/12/24. Argazkia: Daniel Fernandez.

Egurrezko eguzkia

Jesusa Altzugarai, jantzita oraindik, sukaldera jaitsi zen olentzero-enbor edo sukileroaren errekuntza ikuskatzera.

Bihar eguberria. Luismari onak zaldia utzi zuen enbor astuna sukalderaino eramateko. Egur ona, benetan. Gau sakratu hartan pentsamenduak zertxobait nahastuak zituen. Eguna, eguzki eta egurra hitzak enbor bera daukate. Eguzkia eta eguna erlazio zuzena dutela ikusten zuen emakumeak, baina egurra? Suarekin, agian? Pixka bat lehenago, mezan, Puskabiltzan zeramatzaten panpina ohitura paganoa zela esan du apaiz berriak. Ezinezkoa dela uste du Jesusak, Olentzerok betidanik Jesusen jaiotza iragarri duelako. Don Piok, mediku eta idazle fedegabeak azaldu egin du behin baino gehiagotan Olentzeroren irudia ohitura kristau zaharra dela, eta Nafarroa edo Gipuzkoako beste bailaratan ez bada eman, garai haietan herria Baionako elizbarrutiaren barnean zegoelako izan da. Egia bakarra negua heltzen dela pentsatzen sartu da ohera, eta konpentsatzeko, aurrerantzean eguna luzeagoa izango dela. Horrela iragartzen de gauak du eta ospatu behar da.

asteartea, 2009(e)ko otsailaren 17a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.