Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Les cookies assurent le bon fonctionnement de nos services. En utilisant ces derniers, vous acceptez l'utilisation des cookies.  Vous pouvez vérifier ici notre politique sur les cookies. OK

Histoires

Pamplona / Iruña (#767). 24/12/2008. Photo: Daniel Fernandez.

Maridomingi eta Olentzero

Elur asko egin zuen negu hartan. Baina basoan, ikazkinak ikatza egiten zuen toki ezkutu hartan ez zuen hotzik egiten. Maridomingi, ikazkinaren emazteak, irribarre eder batekin itxaroten zuen beti ikazkina. Etxe xume batean bizi ziren. Ikatzarekin ez zen asko irabazten, eta behi bat baino ez zeukaten.

-Zer egingo dugu udaberria etortzean? Nola landuko dugu lurra? –galdetzen zion bere buruari Maridomingik.

-Azokara joan beharko naiz, behia zaldi batengatik aldatzera.

Eta horrela, behia bidelagun zuela, abiatu zen ikazkina herrira. Abesten zihoala, ahuntz ikusgarri bat zeraman ibiltari batekin topo egin zuen. Bizitzan ikusi zuen ahuntzik ederrena zen, eta behiarengatik aldatu zuen.

Handik gutxira, antzara zeraman gizon batekin elkartu zen, eta behia antzararengatik aldatu zuen. Eta antzara oilar batengatik; eta oilarra simaur zaku batengatik.

Eta hor zegoen gure ikazkina, atsekabetuta, simaur zakua zaldi batengatik aldatu ezin izango zuela ikusirik.

Andre zahar batek Maridomingi izugarri haserretuko zela ohartarazi zion ikazkinari. Baina honek ezetz, Maridomingik eta berak asko maite zutela elkar, eta ez zirela inoiz haserretzen. Marigaztaina sorgina zen andre zahar hura.

Apustu bat egin zuten: urrez betetako kutxa bat emango zion sorginak ikazkinari Maridomingi ez bazen haserretzen, baina, haserretu ezkero, Maridomingi eta ikazkina sorginaren morroi izatera pasako ziren. Erdi negarrez kontatu zion ikazkinak Maridomingiri gertatutakoa, baina ez zen haserretu.

Sorginari irabazitako urrearekin behia, ahuntza, zaldia, antzara eta oilarra erosi zuten. Eta sobran geratutakoarekin ikazkinak opariak banatu zituen herriko haurren artean. Eta horrela egiten du gaur ere nahiz eta, hauek, Olentzero bezala ezagutzen duten.

mardi 17 février 2009

Dans la catégorie Histoires

 
Hosting por dinahosting

 

Site officiel de la Asociación de Amigos de Olentzero / Olentzerozaleen Elkartea
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
L´Association Amis d´Olentzero a firmé des accords avec Udalbide en 2005, 2006, 2007, 2008, 2011.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2020.