Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Informazio praktikoa

Lesaka (#216). 2006/12/24. Argazkia: Rafael Eneterreaga.

Olentzero eta Jaiotzen Lehiaketa 2008. Arauak eta sariak

Lekua: Plaza Zaharrean

Eguna: Abenduak 24

Ordua: 12etan Jaiotzak eta ondotik Olentzeroak

Arautegia: A-10 urte arteko haurrak, B-11 urtetik 15 urterainoko haurrak eta C-16 urtetik goitikoak.

Sariketara joan behar duten taldeak guttienez 6 pertsonakoak izanen dira eta guztiok ohiturazko jaunzkera soinean eramanen dute.

Talde bakoitzak 2 abesti kantatuko ditu: bata, nahitanahiez “OLENTZERO BURU HAUNDIA”, eta bigarrena talde bakoitzak nahi duena.

Talde bakoitzari, OLENTZERO, JANZKERA ETA ABESTIA, bat banaka puntuatuko zaio, eta puntuazio orokorra hiruren batuketa izanen da. 11-15 urte arteko taldeetan gaztetxoek beraiek eginiko lanak baloratuko dira.

Lehiaketa eta ondorengo sari banaketa Plazan izanen da eta 11:30etarako Olentzeroak eta Jaiotzak bertan egon behar dute- Derrigorrez Olentzero bizkar gainean dagoela kantatu behar da.

Herritarrei adierazi limosna emateko orduan, Olentzero nola daramaten (bizkarrean lehentasuna), jaunzkera eta kantaera kontuan har ditzatela.

Ilunabarrean Olentzero irabazlea kalejiran ibiliko da kaleetan zehar Musika Bandaren laguntzarekin. Ohitura hau kalejira guzian zehar errespetatzea eskatzen da.

Ez da ez gehiago, ez gutxiago puntuatuko, bai Olentzero, bai Jaiotzetan, emakume edo gizonezkoa izateagatik.

Sexua ez da betebeharreko baldintza parte hartzeko, Lesakako eguneroko bizimoduan ez den bezala. Eta ez luke izan behar gure egungo gizartean.

Sariak hauek dira.

Epaimahaia bederatzi lagunek osatutako epaimahai herrikoia da. Bederatzi lagun hauetatik hiruk olentzeroa baloratuko dute, beste hiruk abestia eta azkeneko hiruak janzkera. Puntuazio hauek batu ondoren erabakiko dira sariak.

A-10 URTE ARTE: Lehena 50€, 2.a 45€, 3.a 40€

4.a 35€, 5.a 30€ eta 6.atik aintzinera 25€.

B-11TIK 15 URTETARA: Lehena 60€, 2.a 55€, 3.a 50€, 4.a 45€ eta 5.atik aintzinera 40€

C-16 URTETIK GOITI: Lehena 300€, 2.a 200€, 3.a 150€, 4.a 100€ eta 5.atik aintzinera 75€.

JAIOTZAK 10 urte arte: Lehena 60€, 2.a 55€, 3.a 45€, 4.a 35€, 5.a 30€ eta 6.atik aintzinera 25€.

JAIOTZAK 10 urte arte: Lehena 60€, 2.a 55€, 3.a 45€, 4.a 35€, 5.a 30€ eta 6.atik aintzinera 25€.

JAIOTZAK 11 urtetik goiti: Lehena 75€, 2.a 60€, 3.a 55€, 4.a 50€, 5.a 45€ eta 6.atik aintzinera 40€.

Sari hauetaz gain bi sari berezi banatuko dira:

ESPARZA SARIA, Olentzero hoberenari.

LESAKAKO ZERBITZUEN ELKARTEAK ESKEINITAKO SARIAK, hobekien abesten duen Olentzero eta Jaiotzari.

Antolatzaile: Lesakako Kultur Batzordea

asteartea, 2008(e)ko abenduaren 16a

Informazio praktikoa kategorian
, , , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.