Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero Iruña (#23). 2004/12/24. Argazkia: Javier Bergasa.

Tradizioak berritzen

Tradizioa da, definizioz, mugitzen den zerbait da, tradizioak transmisioa dakarrelako, eta transmititzen den guzia esku batzuetatik besteetara mugitzen da. Gaur egun, 2008an, olentzero prestatzen dugunok, ohitura zahar hori modu zehatz batean ulertzen dugu, horren gaizki ulertu izan diren “benetakoa”,“tradizionala” kontzeptuetatik haratago,

Ohiturak dagokien testuinguruan ulertu behar dira: Ingu sozio-kultural (eta, bide batez, politikoa) batean sortzen dira, baina aldatzen den gizarte batean garatzen dira, beraz, gizarte horrekin batera aldatzen dira ere bai. Etorkizunean iraun eta ebolizionatu nahi duen tradizio bat ezin da inmobilista izan.Gure kasuan, denok dakigun bezala, Done Andoniko Gazteriek Lesakatik hartu zuten jatorrizko ohitura, baina, 50. hamarkadako Iruñak zituen beharretara egokitu zuten. Herritarra zen Olentzeroa hiritarra bilakatu zitzaigun, puxka biltzea bihurtu zen segizioa, eta benetako partaideak baino askoz ikusle gehiago zeuden (baina, ez ote dira ikusleak partaideak aldi berean?)

Irueño Olentzerozaleen elkartekideok, bizirik dagoen ohitura batek duen aldatzeko gaitasuna kontutan izanik, garai hauetara eta XXI. mendeko Iruña honetara Olentzero ohituraren egokipen ahaleginetan jarraitu ginen. Horregatik saiatu gara Olentzero segizioa modu ezberdinetan aberasten: abereak, musika, dantzariak, gurdiak… beraz, jatorrizko eredu horretatik urrundu egin gara, nortasuna berezia hartuz, baina bere senide lesakarrarekin esanahi eta izpirituan bat eginez. Hori bai, aldaketak egitean ez dugu nolanahi jokatu: harretaz, mimoz, koherentziaz (gure ustez) eta inspiratu gintuen jatorrizko ereduari itzelezko errespetoa izanik.

Horregatik gure Olentzeroak ez ditu “pajeak”, ez da “benetako gizon bat”, ez ditu opariaz beteriko gurdiak, ez du posta-txondor bat, eskutitzak jasotzeko, jarraitzen du zahatotik edaten, Zilina da, eta “pipa ortzian duela eserita dago”, eta ez, horren modan dagoen moduan, Beira-arasa baten barruan.

Ez dakigu nola izanen den Olentzeroa gure lekukoa jasoko duten eskuetan, bain hau da maite, nahi, bizi eta aldarrikatzen dugun Olentzeroa. Tradizioa osatzen duen katearen hurrengo belaunaldiak, jakinen du ikazkin zahar eta maitagarri hau garai berrietara egokituz, beharrezkoa ikusten badu.

astelehena, 2008(e)ko abenduaren 15a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.