Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Baiona / Bayonne (#270). 2008/11/28

Pierrot Duhalde

Etxe ttipi bat Baionako San Izpirituko auzoan, joan den mendeko imueblen artean estokan. Lehen pisuan bizitegia eta azpian selauru bat bi partetan, batean txintxunketako tresna eta gailuak bestean margoak, horra Pierrot Duhalden erreinua.

Bizi aktibotik, erretreta aktiborat

Duela 80 urte, Donoztirin sortu eta bere bizia Lehuntzerat egiterat jin zen bere burasoekin, gure Baionako Baxe Nafartarra. Baionako San Andresen eskolatu ondoan, terrazamendu ( hondaketa ) lanetan hasi zen pribatuan eta gero Baionako hiriarentzat. Azken urteetan bere lantegia sortu zuen, duela 21 urte erretreta hartu arte ereman zuena. Orduan zuen bere bizi artistikoa hasi. Margo egiten lehenik bainan ere segidan Baionako Besten korzoko karroak eginez. Aurtengo dragoia bere 21 garren obra zen. Frantses iraultza izanez duela 21 urteko gaia, Pierrot’k Batsilla eraiki zuen kanoiekin, hauek geroztik bere karro guzietan bezala, konfetiak botatzen zituztela, gerla ez baitu gustukoa gure gizonak .

Amicale St Leonen gerizapean hasi zen bere txintxunketako dohainen erakusten, korzoaz gain, ihauterietako bere karroa muntatuz. Aurten, Daltonez inguraturik Luki Lucke Duhaldek, bere zaldia zeraman.

Kantua eta Dantza

Bere dohain artistikoetaz gain, dantzaria dugu gure figura. 15 urteetan jada Biarritzeko Oldarraren partaide zen eta bere bizi aktiboak ez badio ere denborarik hortako utzi, ez dio kendu dantzarako gogoa. Duela 15 urte, Iparraldean sartu zen Mutxikoen errabia eta bere elkarteak erakasle baten beharra izanki, Pierrot’k hartu zuen lan hori. Dantzatik kanturat ez da urrats erdirik, eta kantu zuzentzen ere eman zuten. Bainan gai hortan bazuen eskas bat, ez zekien musika irakurtzen. 70 urtetan, adixkide batekin solfegoaren ikasteari lotu zen astean behin. Margo kurtsoak hartu bazituen 21 urtetan, hor besterik zen: <>. Bainan ez zuen horrek gelditu eta orain, Bietan, San Izpirituko bere elkarte berrian 110 presuna kudeatzen ditu dantzan eta kantuan, beren ateraldietarik bat, Baionako Olentzero delarik. Dantza eta kantua, bainan ere josten.

San Izpirituko jaiotza

Ez du Pierrot Duhaldek josten ez, bainan bere ingurukoak bereziki bere andrea Simone eta elkarteko zonbait andere, azken lau urte hauetan San Izpirituko elizan eraikitzen duen jaiotzarendako josten ar arazten ditu. Pierrot Duhalden jaiotza ez da bestek bezalakoa, animatua delako. Huntan agertzen da beti bizirik daukan bere haur izpiritaua eta txintxunketan duen jakitatea. Tren elektriko batean euskal dantzari eta personaiak xutik emaiten ditu eta Eskual Herriko paisaje batean iragan aratzen, Jesus haurraren aintzinean gurtzen direla. Josleek egiten dituzte panpina horien arropak eta Pierrot’k gainerateko guzia. 2009ak ere bere tren berezia duke, bainan oraikoan berriki zendu den Emanuelle seroraren mundua iduruikatu nahi luke << Ez dakit nola, bainn eginen dizut ba zerbait!>>.

Pierrot’k urtean sei hilabete emaiten ditu besteri, eta batez ere Baionari dantza, kantua, kortzo, ihauteri, Olentzero eta Egunberriko jaiotzarekin. Beste sei hilabeteak margotzen eta etxekoekin iragaiten ditu. Eta asmatzen? Egia erran guti, zeren izan kortzo, jaiotza ala beste asmakizunentzat, tupustez heldu zaio ideia, memento batetik besterat. Besten laguntzeko bezala, ez baitu indar baten egitearen beharrik << bolondres gisa nahi ditizut besteak lagundu>>. Segi hola hola Pierrot!

Pierrot DUHALDE

80 printemps et toujours sur le pont. Apres une vie active passée dans le terrassement, ce fils de St Esteben s’est lancé dans une retraite non moins active. 21 années de corso des Fêtes de Bayonne au compteur, presque autant de carnaval, 15 années d’enseignement de mutxiko, 10 années comme chef de chœur en ayant appris le solfége à 70 ans, à la demande du curé de St Esprit, Pierrot Duhalde s’est lancé dans la construction de crèche animée. L’animation est en fait un train éléctrique ( normal, l’église est à côté de la gare ) les wagons étant remplacés par des personnages tout droit sortis du panthéon basque, et qui saluent le petit Jésus en passant devant l’étable.

Cette année c’est Sœur Emanuelle qui inspire notre bricoleur de génie. << Je ne sais pas encore comment faire >>, dit-il, mais comme pour chaque création, nul doute que l’idée germera dans sa tête de façon instantanée.

Après la journée d’Olentzero ou il animera la Ville et le défilé du charbonnier avec sa chorale Bietan et les autres chœurs, une petite visite à l’église de St Esprit s’imposera. Biba zu Pierrot !

ostirala, 2008(e)ko azaroaren 28a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.