Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Mari Domingi (#252). 2008/11/20

Lizarra Ikastolak Olentzeroren XXXVI. edizioa antolatuko du

Euskal Gabonen irudi sinboliko bilakatu da, nahiz eta bere jatorriak Lesaka ingurura garamatzan panpina lodia irudi bateratzaile bilakatu da eta berdin-berdin jaitsiko da Zurriola menditik, Aralar edo Urbasatik, edo Estella-Lizarran eta inguruan pasiatu egiten du.

Neguko egun laburrekin amaitzen da urtea eta berotzen ez duen eta argirik ematen ez duen indarrik gabeko eguzki urrunak hoztuta zelaiak lokartu egiten dira. Familia elkartzeko garaia da, lagunekin berriz ere elkartzekoa, mahaian edo indartzen duen suaren aurrean gau luzeak igarotzekoa.

Abenduaren 24ko arratsaldea itzaliz doa abiada bizian. Olentzero hurbiltzen ari da, pago eta gaztainondo artean hazia, bere mendietatik bera dator intxaur, gaztaina eta beheko su eta tximiniak pizteko ikatz begetalez betetako zaku betea. Goazen ongi etorria ematera!

Euskal Gabonen irudi sinboliko bilakatu da, nahiz eta bere jatorriak Lesaka ingurura garamatzan panpina lodia irudi bateratzaile bilakatu da eta berdin-berdin jaitsiko da Zurriola menditik, Aralar edo Urbasatik, edo Estella-Lizarran eta inguruan pasiatu egiten du.

Bere izen eta etimologiak, jatorri eta esanahiak, enigma izaten jarraitzen du, herriko etnologo ugari eta onek ikerketa andana burutu duten arren: Azkutik hasi eta Barandiaran bitarte, Caro Barojatik hasi eta Satrustegi bitarte. Orokortutako sintesiaren arabera neguko solstizioaren festa eta diru biltzeei dagokie.

Bere antzinako misioa ezjakina da, egun, berri onaren mezulari irudia da: “Belenen ganbelan Jesus jaio da” eta ilusioa eta opariak garraiatzen duten talde jendetsuarekin bat egiten du.

Izaera ezberdinekin eta izendatze bakarrarekin sortua: babesle eta justiziazalea, tripazain eta moxkorra. Lur hauetako pertsonaia berezia da, mahai onaren lagun, jator eta langilea. Adore eta sendotasunaz harro dagoen ikazkin zaildua da. Beti haratuzteko sardinak alde batera utzi eta Urdiainen dioten moduko askaria hartzeko prest: “Kaponak ere bai eta oilaskotxuekin”, aseezina da eta hamar txerrikumek ez dute nazkatzen eta ardo zato bat ez da ezer ere beretzat…

Herri eta hirietan paseatzen eta abesten dutenak bezain irri-maltzurra da. Batzuk buru-gogor azkartzat dute “Olentzero buru aundiya entendimenduz jantziya” eta beste batzuentzat tonto unibertsala da “entendimenduz gabia”.

Gure Lizarra/Estella maitean hogeita hamasei urtetan zehar musikari, abeslari, dantzari eta batez ere ilusioz betetako haur mordoa biltzea lortu du. Hainbeste, beti ilusioz betea joaten dela eta itzultzeko promesaz… Bere ongi etorriak eta hiriko kaleetan barrena egiten den ibilbide koloretsuak gogoz itxaroten den zerbait bilakatu dute, urteko festa egutegia ixten duena eta partehartze beroa eskaintzen duena.

Partekatutako ilusioa, ohiko gabon-kantaz jositako festa giroa eta trikitixa, kaskabilo, txistu eta danbolin, pandero, kanpaitxo edo zintzarrien soinu ederrak, apaindura gutxiko herri giroa birsortzen du, kontsumo eta parte-hartze urriko egungo bizimoduak zalantzan jarriz. Sakonean festaz gozatzeko aukera polita da: Olentzero gabona baita.

Josu Reparaz Leiza, Lizarra Ikastolako zuzendaria

LIZARRA IKASTOLA ORGANIZA LA XXXVII EDICIÓN DEL OLENTZERO.

OLENTZERO

asteazkena, 2008(e)ko azaroaren 19a

Orokorrak kategorian
, , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.