Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Sukaldeko errezetak

Pamplona (#20). 1993/12/24. Argazkia: Javier Bergasa.

Eguberritako enborra

Solstizioa iritsi da. Gaur egun, interruptorea sakatuz argia dugun mundu honetan, solstizioaren etorrerak ez digu deus erakusten, baina ez da beti horrela izan. Garai batean, gaua gure etsaia zen: basoaren arriskuak hor ziren, izaki basatiak aske ibiltzen ziren edonon eta gizakiak, berriz, sutondoaren babesa bilatzen zuten ipuinen inguruan elkartuz

Batez ere data hauetan, gaua urtean dagoen luzeena denean, Basoko izpirituek zuhaitzen sustraiak uzten dituzte eta gureganatzen direnean. Orduan babesa behar dugu.

Eta suak babesten gaitu. Gaua eta gauak dakarren arriskuaren aurkako laguna dugu sua, eta enbor bat sutondoan erretzea ohi den bezela, errituala bilakatzen da oraingo honetan. Argiaren festaren osagai nagusia izaten da, solstizio festaren osagai nagusia.

Orain etxe gehienetan ez dira enborrak erretzen. Egia esan ez dago tokirik sutondoa izateko, eta babesten gintuen enbor harek, egun gure mahaietan aurkitu dezakegu. Egurra bizkotxan bilakatzen da, kea trufan eta errautsetatik txokolatea sortzen da. Horrela urtero gure etxeetan sortzen den erritual berriari ekiten diogu: erretzen zen enbor horren ohiartzuna den jaten den enborra.

Iruñeko Olentzeroaren 50. urteurrena ospatzeko Burlatako Ostalaritza Eskolaren eta Barsan Gozotegien eskutik tradiziozko postre hau dastatzera gonbidatzen zaituztegu.

asteartea, 2007(e)ko abenduaren 25a

Sukaldeko errezetak kategorian
, , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.