Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Les cookies assurent le bon fonctionnement de nos services. En utilisant ces derniers, vous acceptez l'utilisation des cookies.  Vous pouvez vérifier ici notre politique sur les cookies. OK

Editoriales

Olentzero à Bayonne (#34). 22/12/2007. Photo: Xabier Martinez Alava.

Olentzeroak Editoriala

Inor ez da abenduaren 24ko gauan sepian dagoen argazki bat paseatzera ateratzen, ez da elektrikitzatearen kontrako eta kandelen aldeko manifestorik sinatzen, ez da ehiza aldarrikatzen ez eta ikatza ere...

behintzat ez erabiltzen zen moduan. Herri honetan mendeetan zehar ospatu den moduan , izen ezberdinekin bada ere, ospakizun bat egitera ateratzen gara kalera. Denboraren poderioz festa aldatu da bizirik dagoelako eta bizirik dagoena aldatzen doa baldin eta dagozkien baldintzak aldatzen badira, bederen. Eta jakina aldatu direla gure bizitzaren baldintzat!

Olentzeroa festa atenporala baita, iraganekoa eta etorkizunekoa, eta, leku ezberdinetan ospatzen delako, anitza izan behar da bide batez. Hori da bere aberastasunaren bat. Globalizazioa honetara ere iritsiko da, eta esango digute Olentzeroa bat izan behar dela, haundia eta dotorea, eta berdina leku guzietan. Komunikabideak saiatuko dira, merkatuaren legeei men eginez, beti anitza izan dena bateratzen. Baina oraindik gutxi batzuk pentsatzen dugu merkatuak ez lukela gehiegi izan behar festa honekin. Iruña ez da Tutera, Tutera ez da Lesaka, Lesaka ez da Baiona eta haien olentzeroak ezberdinak izan beharko lirakete, eta ezberdinak dira.

Baina Olentzeroen magia oraindik haratago doa, dantzan, gurdietan edo espaloietatik segizioa jarraitzen festan parte hartzen dutenen artean, Olentzeroak ere aurpegi ezberdinak erakusten ditu: batzuendako kulturaren olentzeroa, besteendako olentzero sinbolikoa, harendako berriz, opariak ekartzen dituen olentzeroa, edo agian aldarrikapenaren olentzeroa... eta pipa duen panpinak aurren duenaren arabera irudi ezberdinak irudikatzen ditu

Olentzeroa, berez, solstizioaren pertsonifikazioa omen da. Baina aldi berean naturalez izpiritua, ikazkina, izaki mitologikoa, argiaren mezularia, eguzkiaren ikurra, jesusen jaiotzaren iragarle, euskal papa noel... bere esanahia horren anitza bada, zergatik ez dira anitza izan behar bere irudikapenak?.

Bere magiaren baitan dago, bere izakeraren baitan, festaren bizitasunaren baitan eta ez diogu olentzeroak duen aberastasun horri uko egin nahi.

jeudi 3 janvier 2008

Dans la catégorie Editoriales
, , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Site officiel de la Asociación de Amigos de Olentzero / Olentzerozaleen Elkartea
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
L´Association Amis d´Olentzero a firmé des accords avec Udalbide en 2005, 2006, 2007, 2008, 2011.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.