Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Les cookies assurent le bon fonctionnement de nos services. En utilisant ces derniers, vous acceptez l'utilisation des cookies.  Vous pouvez vérifier ici notre politique sur les cookies. OK

Informations pratiques

Iruñako Txartel Lehiaketa txapelduna (#10). 24/12/2006

Kartelen 7. Lehiaketa

OINARRIAK

2009ko Olentzero desfiletarako kartel ofiziala hautatzea du helburu Lehiaketa honek.

9-12 urteko Iruña eta Iruñerriko ikasleek parte hartu ahal izanen dute, ikasle bakoitzak lan bakarra aurkeztuz, beti ere eskola edo ikastolaren bidez. Ikastetxe bakoitzak aurkeztutako lanen artean selekzio bat.

Lanek, ikasleek hautatutako material eta gai ezberdinekin eginak, antolatzaileek partehartzaileei emanen dien kartulinetan eginen dira. Kartulinek ez dute izenik eramanen, bai ordea zenbaki bat. Beste sobre batean egilearen datuak jarriko dira: Izena, abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastola edo eskola eta ikasgela.

Aurkeztuko diren kartel guziek ondoko.........., testua izanen dute:

OLENTZERO

Iruña 2009

Lanak eta egilearen datuak dituen sobre itxiak aurkezteko epea abenduaren 17a arte izanen da, eta aurkeztu behar dira bulego orduetan ondoko helbidean:

Olentzerozaleen Elkartea

Arrieta, 25-8º Dcha.

31002 Iruña

Edota jakinarazi, bila joateko, 948213625 telefonora, 948213625 faxera edo marmendariz@micap.es posta elektronikora.

Horra epaimahaia osatuko dutenak:

Epaimahaiak, lehenengoz eta behin, ondokoak hartuko ditu kontuan: sormena, mezu grafikoaren indarra, lanaren egokitasuna, publizitate-kartel gisara, eta kartela bat etortzea Olentzero festarekin. Epaimahaiaren epaia Nafarroako komunikabideetan emanen da argitara.

Hiru sari izanen dira: Irabazlea, bigarrena eta hirugarrena.

Olentzerozaleen elkarteak saritutako lana eskuratuko ditu, lan saridunari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak; orobat, lan horiek erreproduzitu, banatu, on-line motako emisio eta transmisioa eta Internet bezalako sare digital elkarreragileen eskura jarri, jendaurrean paratu, eta eraldatu ahalko ditu, inolako diru edo propietate eskubiderik sortu gabe.

Aurkeztutako lan guziak jendearen aurrean paratuko dira abenduaren 21tik 26ra zehazteke dagoen leku batetan. Erakusketa bukatu eta 30 egun pasa eta gero, egillek jaso ahal izanen dituzte haien lanak. Epe honetan jasoko ez diren lanak, Antolatzaileek nahi duenerako erabili ahal izanen ditu.

Lanak igortze, bueltatze edo egiteak eragindako gastuak lehiakideen kontura joanen dira. Antolatzaileek ez dute haien bizkar hartuko lehiaketan parte hartzen duten lanek jasan ditzaketen galera edo kalteak.

Edozein argibide eskuratzeko oinarri hauetan dagoen helbide edo telefonora jo dezakezue.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak onartu eta Epaimahaiaren erabakiei men egitea.

Iruña, 2008ko, azaroaren 1an

??

??

??

??

OLENTZEROzaleen elkartea

Arrieta, 25-8º Dcha.

31002 Pamplona-Iruñea

Tel. 948 213 625

Fax 948 213 625

E_mail: marmendariz@micap.es

lundi 20 octobre 2008

Dans la catégorie Informations pratiques
, , .

 
Hosting por dinahosting

 

Site officiel de la Asociación de Amigos de Olentzero / Olentzerozaleen Elkartea
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
L´Association Amis d´Olentzero a firmé des accords avec Udalbide en 2005, 2006, 2007, 2008, 2011.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.