Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

DUGUNA (#3660). 2015/10/27

DUGUNA

66 urte eta gero hau!

Gure taldeaz gogoratu egin dira Iruñeko Olentzeroren adiskideen elkartekoak eta lehenik eta behin, gure esker ona eta agurrik beroena, hotz garai hauetan goxoa izanen delakoan, horregatik.

Gure taldeari buruz bi hitz egiteko eskatu digute eta hasieratik hasiko gara. 1949 urtean sortu zen, Iruñeko Udalaren babespean eta Iruñeko Orfeoiaren magalean. Patxi Arraras ibili zen garai haietan xaxatzaile eta zuzendari. Taldea sortu eta berehala, 1951. urtean, Duguna izeneko ikuskizun batean parte hartu zuten garaiko dantzariek, Ganbera Abesbatzarekin eta Santa Zezilia orkestrarekin batera eta handik aurrera Duguna izenarekin ezagutua izaten hasi zen Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Hasier-hasieratik taldearen xede nagusia Iruñean egiten ziren ospakizunetan parte hartzea izan da. San Fermin, San Fermin txiki eta San Saturninoko erritualetan ez da dantzarik falta izan, hortaz, dantza taldea sortu zenetik. Izan ere, aurreko mendeetako dantza tradizio oparoa ezagututa Iruñeko udalaren asmoa izan zen dantzari taldea osatzea, tradizio horri segida emateko.

Iruñea helburu nagusi izanda ere, Euskal Herriko nahiz mugaz gaindi ere dantzan aritu izan dira Dugunako dantzariak, New York-en, Okayaman edo Przemyls-en, Tuteran, Iruñelan edo Zumarragan, berdin.

Esan bezala, 64 urte pasa dira taldea sortu zenetik eta ezinbestean aldaketak pairatu izan ditu Dugunak. Hasierako dantza egiteko modu balletizatu hartatik, gaur eguneko tradizioan oinarritutako dantzamoldea lantzera igaro da taldea. Taldeko lehen emanaldian emakumeek ez zuten parte hartu eta kasik bazterturik zeudela ere esan dezakegu. Orain ez diogu neska-mutil genero bereizketari erreparatzen eta dantzariz osatutako talde moldea aurrera eramaten saiatzen gara. Dantzari txikien harrobi sendo eta oparoa dugu, ehun inguru haurrek osatua.

Horrez gain, eta aipatu dugunez gure lanaren xede nagusia gure hiria dela, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza abiatu genuen 2009. urtean, aurten beraz, bosgarren aldiz plazaratu duguna. 2013. honetan ere San Blas eta San Juan egunetako soka-dantzak karrikaratu genituen gure hiriko dantza ondarea poliki-poliki aberastu nahian. Heldu diren urteetarako ere asmoak eta gogoak bero-bero ditugu.

Azken urteotako ibilbideko mugarria izan da Donostiko Argia dantzari taldearekin dugun elkarlana. 2008. urtetik Axeri-Boda, Axuri beltza, Aunitz Urtez eta Besta-Berri ikuskizunetan parte hartu izan dute gure dantzariek, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean.

64 urte joan dira taldea sortu zenetik eta mundua arras aldatu da tarde horretan. 50 hamarkadako gazteek ez zuten denbora-pasa edo aisialdirako aukera handirik eta dantza taldea zuten horretarako aukera ia bakar. Gaur egun, inoiz baino aisialdirako eta eskolaz-kanpoko jardueretarako aukera handiagoa dute gazteek eta hala ere batzuek oraindik ere dantza aukeratzen dute afizio!

Jarrai dezatela horretan beste 64 urtez, behinik beihin!

Aritz Ibañez

asteartea, 2015(e)ko urriaren 27a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2017.