Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero 1969 (#927). 1969/12/24

TRADIZIOAK

Olentzero iruñeko betiko tradizoa dugu. Baieztapen hau egia eta gezurra da aldi berean: 55

urte baino gutxiogokoentzat haren betidanik ezagutu duten tradizioa da, baina bizitza ezagutu duguna baino luzeagoa eta zabalagoa ei da.

Tradizioak sortu, hazi, moldatu eta hiltzen dira, hain zuzen ere bizirik daudelako. gure olentzeroa aurretik datozen tradioetatik edan duen tradizioa da, et gauza bera esan dezakegu ditugun hainbat kultur konzeptoetaz, eguberria, urte berria, erregeak...

Tradizioak ez dira, egiten ditugu. Eta jaso ditugun egiteko erak eta jarduerek zuzeneko eragina dute haien egituraketan. Batzuetan tradizioa sakralizatu egiten dugu, aldaezina bilakatuz, sepian eginiko argazki bat, baina tradizioarentako metafora bat aukeratzekotan, egunero egiten ari den filma bat izanen litzateke, kolore, teknika eta formato ezberdinetan.

Iruñeko Olentzeroa etengabe aldatu den tradizio bat da, bihotz bera izanik, soineko ezberdinak jantzi dituena. Erreka ezberdinek elikatzen dute ibaia da, bere bilakaeran koherentzia ematen dioten erreferenteak argi dituena: Lesakako Olentzeroak, San Antonioko gaztediaren aurreneko segizio "religioso festiva", abesbatzak eta abestiak, segizio bera, puska biltzea...

Tradizioak dituen erreferenteak ezagutu eta ulertzeak, tradizio beraren zentzua ulertzeko bidea ematen digu, askotan estetikoa soilik izan daitekena. Beraz jai pagano honetan jaiotza bat irudikatzen duen gurdi bat agertu daiteke, edo aurrekristautasunetik datorren Olentzero pertsonaiaren inguruan ditugun abestietan kristautasunaren inguruko erreferentzi andana izatea onartu dezakegu. Baina gure Olentzeroa ez da pertsona bat, tradiziozko pertsonaia baizik, eta ez du zertan koherentea izan behar, ez behintzat haragizko gizon bati eskatuko genioken moduan.

igandea, 2014(e)ko otsailaren 16a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.