Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Libe Baionako olentzeroarekin (#1880). 2011/11/12

Libe Goñi Olentzeroren mezularia

Libe Goñik berekin darama Iparraldeko lehen Ikastolako andereñoa izaitearen ohorea eta karga.

1967an Baionarat deitu zuen Argitxu Nobliak, bi haurrekin lehen ikastolaren sortzeko eta ondoko urtean Arrangoitzen plantatu eta, Seaska sortu zen 40 urte hauetako ibilbideari lotzeko.

Libek orduan 20 urte zituen eta Lazkaotik heldu zen, gerla zibilak desterratu zuen sendi nafartar baten ildotik. Donostian erakaskuntza ikasirik, Iparraldean halabeharrez gorpuztu zuen euskal erakasle berrien figura. Erakaskuntzaz bainan ere euskal ohituren berpiztzaile gisa ere.

Zeren Iparralderat jin bezain laster, Euskal Museorat jo baitzuen, Jean Haritchelhar eta Eugéne Goyennetche orduko arduradunen ikusterat, iparraldeko euskal ohituretaz galdezka. Eguberrikoeri buruz hauek „Jesus haurra“ ren ohitura baizik ez zela jakin arazi zioten, Jesus haurrak eguberri gauaz zituela liranja bat edo opari txikiak ekartzen. Bainan Olentzerorik ez, Lazkaon Libek ezagutu zuen bezala

Lazkaoko gerla ondoko lehen Olentzero

Libek orduan 14 urte zituen eta estalpe bizi baten plantatzea eliza atarian zen orduko eguberriko ohitura. 1960eko urte hartan, estalpeko personai ezagunen ondoan halako etxola ttipi baten azpian eman zen xahakoa dilindan, baserritarrez jauntzia zen gizon sudur gorri bat. Libe harritua eta harrituago bere amaren negarra eta poza ikustean:

- Zer duzu ama?

- Olentzero!

- Nor da hori?

- Ez ditun etorri – Amak inguruan so eginez ... txapel okerretaz ari zen –

Ondoko urtean, hiru Olentzero plazarat jautsi ziren auzoetarik, jendeak gerla aintzineko Olentzeroren kantuak emaiten zituela orroaz, diktadura denborako beldurrari gaina harturik. Eta horrela zen Olentzeroren pertsonaia, Liberen gogoan betikotz iltzatu.

Iparraldeko lehen Olentzeroak

Arrangoitzen hasi orduko, ostegunetan (egun pausa zen orduan eskoletako haurrentzat) ikastolako haurrak eta beren anai arrebak biltzen zituen Libek euskal kantuak, dantzak eta ohiturak erakasteko. Eta abendoko igande batez, mezatik landa, haur horiek jauntzirik eman zituen, haietarik bat saski baten gainean haizkora eta piparekin - garaiko Iparraldeko lehen Olentzeroa - harrituak ziren mezatiarreri erakutsiz, hari zoazkion kantuekin. Ondoko urtean, Arrangoitzeko Markesaren astoarekin auzoz auzo Olentzeroren mezua ereman zuen, Baionarat ere itzuli bat eginez, astoa bidaiak kasirik hil zuelarik.

Orduan zituen buraso batzu ere Olentzero egiterat bultzatu, Jean Etcheverria arrangoiztarra eta Laurentx Apeztegi Arbonarra. Bi gizon hauek Ikastoletako Olentzero asko, urtetik urterat ereman dituztelarik ondotik.

Arrangoitzetik Baionarat jin zen andereño Libe eta azkenik Angeluko Ikastolan pasatu ditu bere erakaskuntzako azken urteak. Angelun, Ikastolak lehentze Olenzteroren personaia kalerat atera zuen hura dela medio, bilduz Ikastolako bainan ere eskola publikoko gela elebidunetako haurrak, Liberen semeak gorpuzten duen ikazkinaren inguruan, Olentzero erakaskuntza bainan ere familiako ixtorio bat baita.

Jubilatua izana gatik, Libe beti jaunzten da Olentzero egunetan, Baionan eta Angelun, sekulan huts egin gabe neguko adixkidearen etorrera, hastapenean utopia hutsa zen ekitaldia hirietan obratua ikusteak emaiten dion poza bizitzeko.

ostirala, 2011(e)ko azaroaren 11a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.