Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero 1991 (#921). 1991/12/24. Argazkia: Javier Bergasa.

Olentzeroren Kontserbazioa

Lesaka, olentzerok gehien iraun zuen herritako bat, berezko herri-manifestaldien aldeko herri

iraunkorraren kasu paradigmatiko bat da.

Lesakarren irauteko gaitasuna izaera orgiastikoa duen San Juan eguneko errege mairu eta

kristauen jai egunarekin geratzen da baieztatua.

XX. mendearen lehen hereneko etnografo euskaldunek (Azkue, Aita Donostia eta Barandiaran)

esan zuten garai hartako Olentzeroren hedatze lekuak Gipuzkoako ekialdearekin eta Nafarroako

ipar ekialdearekin (Nahiz eta hemen ez zen iadanik existitzen Bertitzarana, Baztan eta Malerreka

bezalako bailaretan) bat zetozela. Ordea, lekuren batean ohiturak mantendu ez izanak ez du

esan nahi XIX. mendearen erdialdea baino lehenago bizirik ez zeudenik, baina, asko jota garai

hartako folkloristek elkarrizketatutako pertsonen oroimenera egin zitekeen atzera. Egiazki

posible da, lehenago existitu baziren, aro modernoarekin batera desagertu izatea. Hainbat

adituk herri-kultura epe luzera aztertzerakoan esan dute, herri-klaseen inguruko erreforma

katolikoaren ondorio uniformeak begietsi behar direla. Erreforma honek botere zibilaren

laguntza jaso zuen eta berarekin ekarri zituen konfesionalizazioa eta gizarte disziplinaratzea.

Prozesu honetan zehar, eliza katolikoak herri-erlijioaren eta kulturaren aldaketa bultzatu zuen.

1500. urtean azaleko kristautasuna zuten eta pentsamendu magikoaren azpian jarraitzen zuten

ainguratuta. Heriotza, gaixotasuna, goseteak, etab. bezalako errealitate hain eguneroko eta

presenteak, errito eta ospakizunekin lasaitu beharreko naturaz harago zeuden indarren

emaitzaren eraginez izaten ziren hautemanak. Beste alde batetik, herri-adierazpen kulturalak jai

girokoak, komikoak, barregarriak, lizunak, ihauteri girokoak eta komunitatearenak izateagatik

ziren bereizgarriak.

Eliza katolikoak eta botere zibilak trento ostean bultzaturiko prozesua, estrategia guztiz

errepresiogileen eta metodo zorrotzago eta akulturatzaileagoen konbinazioagatik bereizgarritu

zen. Autoritateek ordezkatze-txandakatzeak eskaintzen zizkieten deuseztatzen saiatzen ziren

praktikei, hauek, ezartzen saiatzen ari zen ortodoxiarekin akort zeuden.

Nahiz eta hasiera batean olentzerorekin zer ikusirik ez izan, komeni da, non iraun duen eta non

ez duen iraun gogoan hartzen dugunean, Nafarroako ipar-mendebalan manifestaldi kulturalek

Trentoko kontzilioko ideien babesen presioa jasan zutela ez ahaztea. Presio hau

batazbestekoaren gainetik zebilen, arrasto ezberdinen arabera, zonalde honetako gizartea,

gizarte-eta kultura-jarraibide jakin batzuetan zebilen. Gizarte hau ortodoxiak markatuko zituen

arauetatik urrun ibiliko zen.

Horrela, adibidez, XVII. mendeko lehen erdialdeko sasiko haurren tasak, Gipuzkoan eta Bizkaian

gertatu moduan, Europako altuenetarikoak ziren. Sasiko haurren portzentai horiek pertsona

batzuk elkartu, elkarrekin bizi eta elkarrekin ezkonduta egotearen zortearen tratua izateari zor

zitzaizkien. Hau guztia promesazko senar-emazte edo etorkizuneko senar emazte izateagatik

gertatu zen.

Horrela, zonalde honetan paroxismo kolektioaren mugako intentsitatean bizi izan ziren XVI. eta

XVII. mendeetako sorgin prozesuak, behartze eragin handia izanen zuten iraunkortasunean edo

manifestaldi kultural nahiz herri-erlijiozkoetan, salatua izateko beldurra barneratzeagatik

jendearengan.

Botere zibilak eta elizak piztutako kontrako presioen parean, manifestaldi haiek defendatzeko

herriek zuten gaitasuna (Aldakorra izan zitekeena) kontutan hatu behar da. Zentzu honetan,

Lesaka, olentzerok gehien iraun zuen herria, berezko herri-manifestaldien mantentzearen alde

egiten duen herri iraunkorraren adibide paradigmatikoa da. Lesakarren irauteko gaitasuna San

Juan eguneko errege mairu eta kristauen jai egun izaera orgiastikodunarekin baieztatua geratzen

da.

Jai horren kontra bi aldaketa saiakera erregistratu ziren. Lehena, 1597koa, aldi baterako eten zen

apezpikutzaren agindupean. Bigarrena, 1737koa, Mendiburu jesuitaren aholku mintzaldiekin

izan zuen zerikusia. Mendiburu predikari ezaguna zen, eta gazteen protesten aurka egin zuen

talka, festaren estilizazioa agindu zuen errege-kontseiluaren bitartekotza eraginez eta alderdi

bakotarrenak ezabatuaz. Azkenik, ez dakigu noiz, festa desagertu egin zen, moztutako elementu

horiek ezabatuaz. Soilik Sanfermin jaietan oraindik egiten jarraitzen den dantzaren batek eta

San Juan egunean mantentzen den errito batzuen aztarnek bizirauten dute.

FERNANDO MIKELARENA

HISTORIALARIA

astelehena, 2011(e)ko urtarrilaren 24a

Orokorrak kategorian
, , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.