Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero Pamplona / Iruña (#37). 2007/12/24. Argazkia: Xabier Martinez Alava.

Olentzero erriberan

Tuteran "El Jabonero"ezizenaz ezagunagoa den gure lagun Luis Gonzalezek, 1998an Olentzeroren etorreraren karietara oparitu zizkigun bertsoek, pertsonaia mitiko honek gure hirian egin zuen sarrera zehazten dituztenek, honela zioten:

"Fue una Navidad, bajo Olentzero de la vieja Iruña (Carrascal con hielo), llevando de escolta a varios jóvenes de la Teba y otros del Muthiko. Aquel Carbonero vino a la Ribera quedándose luego. Paso el tiempo, gustole Tudela al buen Carbonero. Mudose de casa, más al Casco Viejo y al llegar diciembre a su cita acude presto entre Txitus, Dulzainas y Gaitgeros, Beterris, caseras, caseros. Roncan las zambombas tañen los cencerros, canta la Ikastola llueven caramelos, en la Noche buen, sale Olentzero".

1972. urtea zen Olentzero Erriberara, eta zehazkiago, Tuterara iritsi zenean, Iruñeko Juventud de San Antonio eta beste erakunde batzuen eskutik. Gertakari honen ardura hartu zuten La Teba Peñakoek. Gorago aipatutako sarrerak ia ia dena esaten du.

Hortaz, urte asko dira geurea den pertsonaia hau gure Erribera maitera iritsi zenetik, gezurra badirudi ere, 35 urte iragan baitira.

La Teba Peñari lekukoa hartu zion antolaketa taldeak gorabehera asko izan ditu, pasadizo ugari eta diru gutxi, baina emaitzak, azkenean, asebete gaitu. Abenduaren 24ko arratsaldeko jaia poza da Tuteran. Pertsonaia honek jendea biltzeko duen ahalmena, izugarria. Laburbilduz, Olentzero gaur herriko pertsonaia, maitatua eta errespetatua da gure Erriberako edozein bazterretan.

Gaur egun Beterri Peña, Tuterako gaitariak eta Argia Ikastola dira lehenago neguko solstizioa eta orain Eguberria iragartzera etortzen den jaia prestatu eta mantentzeko arduradunak.

Hortik abiatuta, beste herriek ere hartzen dute pertsonaia on puska hau, besteak beste, Cascante. Hor La Cueva-Leizea Peñak 18 urte daramatza. Castejonen Laubide taldea buru dutela, duela 15 urte antolatzen dute Olentzero. Cortesen, Yona dantza taldearen eskutik, 12 urte. Ablitas eta Alesbesen, Olentzeroren lagunen bitartez, 10 eta 6 urte, hurrenez hurren.

Hasieran ahalegin asko eta lana ekarri zuena egun ekitaldi kutuna da, Nafarroako merinalde honetan gure Eguberria Olentzerorekin ospatzea, urtez urte haren zain egonez eta Tuterako gure alde zaharreko karrika ederretan barna harekin ibiliz.

Erriberatik, besarkada bero bat. Zorionak eta Urte Berri On.

Jose Mari Blanzako Sesma

igandea, 2007(e)ko abenduaren 23a

Orokorrak kategorian
, , , , , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2018.