Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Boise (#1693). 2010/12/26

Olentzero goiztiar heldu da Boiseko Euskal Etxera

'Olentzero begi gorri, fun, fun, fun' kantatuz hartu zuten joan den igandean Boiseko neska-mutilek Gabonetako euskal jeinua Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean egin zen festan. Eta gogotik kantatu ere! Henar Chico boisetarrak sareratu duen bideo honetan ikus daiteke Boiseko haurrek zer nolako ilusio eta irrikaz bizi izan zuten momentu magiko hori. Eu

Boiseko euskal komunitatea joan den igandean hasi zen Gabonak ospatzen eta urtero bezala Olentzerori ongi etorria egiteko sekulako jaia antolatu zuten. Henar Chico euskal amerikarrak horren berri ematen du bere blogean argitaratu duen sarrera ederrean. Hasteko, Boiseko dantzariek erakustaldia eskaini zuten Borah High School eskolan. Bertara bildu ziren Boiseko euskaldunak, ikuskizunaz gozatuz, eta euren seme-alabak, baserritar jantzita eta dagoeneko oso urduri, Olentzero noiz ikusiko zain.

Dantza erakustaldiaren ondoren jaia Euzkaldunak Euskal Etxearen egoitzara pasa zen. Bertan bazkaria egin zuten denek, Olentzero etorri bitartean babarrun zopa, sandwichak, tarta eta gailetak janez. Ondoren Boiseko alkateak, Dave Bieter euskal-amerikarrak, Olentzeroren kondaira irakurri zuen eta umeei Olentzerori deitzeko ozen eta indartsu kantatzeko eskatu zien. Bideoan ikus daitekeenez, umeak gogotik ahalegindu ziren!

Euskal Herritik kanpo Olentzeroren ohitura ederra mantentzen eginahalak egiten dituzten euskaldunen komerien seinale Henar-en kontaketa umoretsua: "...Euskal etxerako bidean umeei azaldu behar zergatik ezin dugun ikusi Santa, baina bai Olentzero. Gero, Olentzeroren gezurrezko bizarra azaltzeko istorio bat asmatu behar izan dut. Eta datorren astean Olentzero desberdin bat, gazteagoa, joango zaie Ikastolara; eta, zalantzarik ez dut, azaldu egin beharko diet nolatan galdu dituen Olentzerok bapatean 30 kilo eta zergatik duen orain benetako bizarra!".

Iturria: www.euskalkultura.com

asteartea, 2010(e)ko abenduaren 21a

Orokorrak kategorian
, , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2018.