Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Diáspora (#1574). 2010/12/22

Olentzero lanean hasi da jada munduko euskal etxeetan

Munduko bazter batetik bestera dabil egunotan Olentzero, Europako, Ipar eta Hego Amerikako eta Australiako hainbat euskal etxeetako haurren deiari erantzunez. Euskal Herritik urrun hazi arren, haur hauen gurasoek Olentzero ezagutzeko aukera eman nahi diete eta ilusio bereziarekin prestatzen dituzte Gabonetako festak euskal etxeetan. Murtzian (Espai

Munduko hainbat euskal etxeetatik Olentzeroren bisitaren berri ari gara jasotzen Gabon Gaua heldu aurretik ere pertsonaia mitologikoak sobera lan egin duenaren seinale. Argentinatik, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxetik, adibidez, abenduaren 4ean egin zuten jaieko argazkia bidali digute: Olentzero opariak banatzen elkarteko umeen artean. Euskal Etxeak Euskararen Astearen barruan ospatu zituen Olentzeroren festa eta urte bukaerako jaia. Horren ostean, hego hemisferioko euskal elkarte asko bezala, udako oporretaz gozatzen ari dira Mar del Platako euskaldunak. Argentinako uda utzi eta Londreseko negu gorrian ere ibili da Olentzero. London Basque Society elkarteak abenduaren 11an egin zuen Gabonetako jaia eta lagun koadrila polita bildu zen Oxford House egoitzako aretoa nagusira. Bertan bazkari goxoa egin ostean Olentzerok opariak banatu zituen elkarteko txikien artean eta ondoren musika eta kantuan aritu ziren Londreseko euskaldunak. Bazkariarekin batera 'XXI. mendeko euskaldunak' izeneko erakusketa inauguratu zuten elkarteko Oxford Gallery aretoan. Eta badakigu Londreseko euskaldunak erakusketaren bigarren zatiko izarrak izango direla (datozen egunetan emango dugu honen berri).Egun berean Washingtonen ere ospatu zen Olentzero jaia, eta AEBetako hiriburuko euskaldunek urtero bezala bazkaria egin zuten eta seme-alabek ikazkinaren bisita jaso zuten. Elkarteko Jurdana Izagirrek azaldu digunez, umeek Olentzerori abestu zioten lehenik eta gero, nerbio eta algara artean agertu zenean, opariak jaso eta berarekin hitz egiteko aukera izan zuten.Sydneyn, Australian, ere ibili zen Olentzero. Abenduaren 12an Sydneyko euskaldunek urtero legez Gabonetako piknika egin zuten Centennial Park-en, Australiako uda giroaz gozatzeko, eta bertan agertu zen Olentzero. Umeen artean opariak banatu ostean trikitixaren musikarekin dantzan eta kantuan aritu ziren elkarteko haur eta kideak.Azkenik, Murtziako Euskal Etxetik ere, Espainiatik, heldu zaigu Olentzeroren bisitaren berri. Euskal elkarteak abenduaren 19an egin zuen bere Gabonetako afaria, babarrun jana, eta bertan agertu zen Olentzero, txikien artean opariak banatzeko.

Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/gabon-gauerako-egun-gutxi-falta-direla-olentzero-lanean-hasi-da-jada-munduko-euskal-etxeetan

asteartea, 2010(e)ko abenduaren 21a

Orokorrak kategorian
, , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2017.