Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Ilustración Olentzero - Noel (#13). 2007/12/01

Olentzero, etorkizuneko pertsonaia?

1969. urteaz geroztik Olentzeroren presentzia gero eta handiagoa da Iparraldeko lurraldeetan. Interesgarria da nabarmentzea ikazkinak urtero egiten duen ateraldia bereziki hiri guneetan izaten dela eta, hortaz, urte bukaerako bestak publikoki igartzeko argitazpen, musika eta kale-animazioa erabili ohi dituen giroan, hain zuzen.

Baina, nagusiki, ekitaldia sustatu duten ikastoletan bezala, umeek bizi eta gozatzen dute Olentzeroren tradizioa. Honek azaltzen du Olentzero eta Papa Noelen artean fite sortutako nahasmendua. Nahiz eta euskal ikazkinak bere aurpegi beltzatua gorde duen, ikatz zakua bazter utzi eta opariz beteriko saski batez ordeztu du eta, bere botila edo zahatoari muzin egin gabe gozokiak banatzeari ekin dio.

Bilakaera honek bultzatu du lagun talde bat herriko besta honen benetako esanahia aurkitzera eta, ondoren, zabaltzera. Helduek ongi edo erdi-ipurdiz hartu dute gogoeta, haientzat Eguberritako ospakizuna umeen munduarekin loturik baitago eta opariak tradizio frantziarrak agintzen duen araberakoak. Alabaina, Olentzeroren pertsonaia eta neguko solstizioarekin duen harremana azaltzen dizkietenean, helduek pentsatzen dute ikazkina modu benetakoagoan agerrarazi beharko litzatekeela edo, besterik ezean, jatorriz zuen esanahitik gertuago, bederen.

Beste gogoeta, berriagoa baina, dudarik gabe, sakonagoa, gizartearen errito hau hiri giroan egiteari dagokio. Behaketa xumetik abiatzen da. Olentzero ospatzerakoan iraganari eta landa-gizarteari begiratzen zaie: umeak jantzi tradizionalekin eta txapelarekin janzten dira, besta honek lurraldearen tradizioarekin duen errotzea azpimarratzeko. Eta hau, aitortu dezagun, tradizioa errespetatzeko oso modu azalekoa da zeren eta, funtsezkoena, hots, etxez etxe eske ibiltzea eta kantatzea erabat bazterturik baitaude. Eta horiek dira, hain zuzen ere, berriro aurkitu beharko liratekeen elementuak Olentzerori berea duen zama sinbolikoa emateko.

Ezen, eta hau bai dela gaur egun hartu beharreko erronka!, beharrezkoa da ahalbidetzea Olentzerori bere mezua zabal dezan. Baina lehendabizi onartu behar da menditik jausten den ikazkin basa gaur, gehienbat, hiriko zibilizaziora iristen dela. Bortizki esan dezagun, iraganeko bizimoduetan erroturiko horrelako errito batek adierazpen folkloriko edo urte bukaerako festetan egite diren beste kale ikuskizun bihurtzeko joera du. Tradizioak bere esanahia berreskuratzea nahi baldin badugu, behar beharrezkoa da bere oinarrietara jotzea, mitoek irakaskuntza betiko eta unibertsala, ulerkorra dena, erakusten baitute.

Olentzero, gaur egun ezagutzen dugun moduan, funtsezko pertsonaia baten azken aldaketa da. Litekeena da, garai hurbilez geroztik, duela mende gutxi, Kristoren jaiotzaren iragarle bihurtu izana. Haren igitaiak sobera ekartzen du gogora Saturno jainkoa eta haren hordialdiek Saturnoaren jaietako gehiegikeriak gogorarazten haren erroak mendebaldeko Europan oso zabalduta zeuden agitz sinesmen eta praktika zaharretan murgiltzen direla jakin gabe jarraitzeko.Solstizioari eta urtaroko aldaketari loturik, Olentzeroren pertsonaia Pirinioetan aroaren aldaketa irudikatzen duen jentilen mitoarekin dago harremanetan. Modu honetan argiturik, Olentzerok solstizioa iragartzeko zuen jatorrizko mezuak esanahia atzematen ahal du gero eta sekularizatuagoa den gizartean: egun hobeak izateko itxaropena gordetzearena, hain zuzen.

Azkenik, bada alderdi bat adorez hartu behar dena. Olentzero ez da umeentzako festa bat. Penagarria litzateke ahaztea pertsonaiaren eite zakarraren azpian gizarte baten akatsen exortzismoa dagoela. Etxez etxe joaten ziren gazteen segizioak eginkizun nagusia zuen: gizabanakoak kontzientzia kolektiboa bere egiteko astintzea. Aurrera doan belaunaldiak jabeltzen du mundu zaharra; hori ez da umeen jokoa. Zergatik ez berreskuratu eginkizun probokatzaile hori funtsa emanez eta oso ideia sinple baten zerbitzuan jarriz, hots, Eguberrietako argitazpenek ahaztu arazten ez dituzten bazterkeriak eta iluntasunak sortzen dituen oparotasunaren gizartea astintzen gazteei utziz? Ez bada, noski, gure gizarteak, ikatzak eta axolagabetasunak itsuturik eta folklore txarraren koloreek okerturik, nahiago duela gizarte indibidualista eta kontsumitzailea gure ume eta gazteentzat.

Egia esan, gaur egun bada pobreziaz eta ezegonkortasunez ohartarazteko bestelako adierazpenik (miseriaren aurkako munduko eguna, besteak beste). Baina horrek ez du galarazten Olentzero gure ondarearen errito kolektiboa mantentzea eta berraztertzea. Gizarte tradizionalak bazekien “ikur” eraginkorrak ezartzen. Izanen ote dugu guk horrelako jakinduria? Beharrezkoa izanen da etorkizunean ikazkinak eta bere segizioak zamarrak, txapelak eta kandelak alde batera uztea eta eskaleen jantziez ordezkatzea? Hori ez da garrantzizkoa. Funtsezkoena da urtero, gure hiri eta herrietan gizateriaren zati handi bat gauean eta neguan mantentzen duten indarrak astintzea. Agian pentsa daiteke proposamen hau ikonoklasta dela baina ezin izanen zaio larderiatu bere baitan daukan kezka: gure festak mundua gizatiarrago bilakatzeko aukera izan daitezen lann egitea.

Claude LABAT

LAUBURU 2007

osteguna, 2007(e)ko abenduaren 20a

Orokorrak kategorian
, , , , , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.