Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Baiona / Bayonne (#1382)

Jean Etcheverria ... Olentzero betirako

Jean Etcheverria Arrangoiztarra zendu zauku apirila huntan.

2002 garren urte arte, Olentzeroren jauntzia hartu du, bere karrerako azken 15 urteetan Baionarat etorriz Errobi ibaian beheiti. Jean Etcheverria ez bada lehen Baionako Olentzeroa izan ere, harek du bilaka arazi Olentzero hiri hortako tradizio, betirako gorpuztuz ikazkin argi ekarlearen itxura.

Iparraldeko lehen Ikastolako lehen Olentzero

Iparraldeko lehen ikastola Arrangoitzen plantatu zen eta Olentzeroaren ospatzeko Jean Etcheverria hertarrari dei egin zuen Lide Goñi andereñoak 1974garren urtean . Mari Luixa bere andrearen arabera, deus guti zakien personai hortaz eta hegoaldeko kasetetan harturik zonbait erreferentzia, beltzez jauntzirik, asukre koxkor batekin segi aratzen zuen astoa ondotik, etorri zen Arrangoitzeko plazarat, ikastolako haurren arterat. Hortik aintzina kasirik urte guziz abendoko bere lana bete zuen, Arrangoitzen lehenik, Arbonan lekukoa eritu zelarik, Donapaleun ere beren olentzeroa atzeman arte. Bainan 1990etik goiti Baionako Oihana Ikastola zen izan Olentzeroren ibil lekua, bere bi alaba andereñoek harat deiturik. Oihana Ikastolan berean eta ere Bidarrain, Baionako haurrek horrela oihaneko personaia urbiltzen zutela.

Urtetik urterat ere personaia jauntzi zuen, arropa beltzak ez ziren tradizonalak bainan zinezkoak, egun guzietakoak, eman nahi zuen menditar itxuraren ildotik hautatuak. Olentzerok bazituen bere saskiak : bat Bidarraiko bestea Baionarako bizkarrean zaramana haurren marrazki eta panpinez betea, ikurriña bat eta kandela bat sinboloentzat, mihura adar batekin sasoinaren markatzeko.

Baionako Olentzero

Ikastolatik karrikarat ateratzeko urratsa egin zuen Oihana Ikastolak 1990an Jean’en ondotik, molde berezi eta eztabadatu batez arribatzen zela Iparraldeko hiri nagusirat, arrantza untziz Errobin behera. Eta horrela zen Olentzero Baionako tradizio bilakatu, Jean aintzindari. Burasoek eta antolatzaileek eskatu guzia gogo onez betetzen zuen : txalupatik jaustea batzuetan oinak urean sartuz, lerrakorrak ziren harrizko mailak igoz, Pannecauko zubi izkinean haurren oihu, irri eta deieri erantzunez. Bere saskian oñoñak bazituen bixtan dena bainan ere baratzean zuen mandarina ondoaren fruituak eta nolaz ez, gaztainak, batzutan ikatzarekin nahasten zituenak, bere umorea ere baitzuen Olentzerok. Eta berak zer sari zaukan, haur, buraso, aragazkilariek tinkatzen zutelarik heldu orduko ? Haurren irria, eta ttipienen beldurra, laster zorion zena, sari airakorra bainan ezin ahantzizkoa.

Hortako urte guziz hor zen Baionako Avironeko kaian, Lehuntzeko pibala arantzalearen untzian igotzeko tenorez, Txiki xakurra aldamenean, Mari Luixa bere andreak behar zituenak oro prestatuak zizkiola, gero urrunetik segitzeko eta sustut autoa nehork ikusi gabe (Olentzero ez baita autoz ibiltzen), desfilearen bukaerarat eremaiteko, bere lana bete ondoan egun bateko Olentzeroren etxeratzeko. Gizon guziak bezala, zer ziteken Olentzero bere aingeru begiralea gabe!

74 urtetan utzi zuen bere kargua Jean Etcheverriak eta bere ondokoek harek eraikitik moldatu dute neguko solstizioko personaia. Bakotxak beretik ekartzen badio ere, oinarria Jean’ek finkatu zuen : Olentzero menditar, latz, kanpoz iduriz bortitz, bainan barnez hain amultsua. Hortako, eta ere Olentzero urte guziz, Euskal Herri guzian bezala, Baionarat heldu baitzauku, Jean, Olentzero zira betirako, gure karriketan eta gure bihotzetan. Ez adorik Jean !

ostirala, 2010(e)ko abenduaren 3a

Orokorrak kategorian
, , , , , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.