Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Olentzero 1969 (#927). 1969/12/24

OLENTZERO, JENTILEN GAINBEHERA

1993ko abenduan Joseba Salvadorrek idatzitako artikulua da hau. Azken jentila haranera jeitsi zen “kixmi”-ren jaiotzaren berria zabalduaz, hau da Kristoren jaiotzaren berria zabalduaz.

Jentilek, Euskal mitologiako erraldoi paganoek, ez zuten begi onez ikusten kristautasunaren etorrera lurrera. Uste zuten horrekin batera euren arrazaren eta nagusitasunaren amaiera etorriko zela. Horregatik jokatzen zuten bortitzki askotan, harana betetzen zuten ermitak arrokekin erasoaz.

Barandiaranek behin Gorbeako mendien ingurunean entzuna izan zen kondaira polit bat jaso zuen, bertan jentilen gainbehera deskribatzen zen. Narrazio honen arabera, Jentillak Argaintxabaletako muinoan zeuden elkartuta egun batean, Nafarroako Aralar mendilerroan eta bertan ikusi zuten ekialdetik hodei argitsu bat zetorrela. Urduritasunak janik, euren arteko zaharrenaren inguruan jarri ziren zer gertatzen ari zen galdezka.

Ia itsututa zegoen erraldoi zaharrak begiak zerura zuzendu zituen, baina, ez zuen ezer ikusterik lortu. Horregatik tontor handienera igo zezaten eskatu zuen. Behin tontorrean egonik, eta hesola sendo batzuen laguntzaz, jentiletako gazte bik agurearen betazalak irekirik mantendu zituzten ahalik eta modurik delikatuenean. Honek, hodeiarenErrepresentazio hau paganismoaren eta kristautasunaren trantsizio espiritualaren fruitu izan daiteke, olentzerok kixmiren jaiotza eta jentilen heriotza adierazten duelako kristautasunaren etorrerarekin batera (Berri ona).

Litekeena da, eboluzio honek bitan banatu izana jendearen pentsaera. Berri onaren adierazle dela uste dutenek toki bat gordetzen diote mahaian familiarekin batera afaldu dezan, baina jentiltzat duten tokietan, tximinietatik jeisten den eta haurrak izutzen dituen pertsonaia dela uste dute. Eta beraz, uxatu beharrekoa.

Honako kasua Gipuzkoako Albiztur herriako baserri batzuen kasua da. Juan Garmendia Larrañaga etnografialari gipuzkoarraren hitzetan, su gar bizi eta potentea pizten zen eta horrekin olentzero uxatzen eta gazteak lasaitzen saiatzen ziren.

Elduainen Gaztainak egosteko erabiltzen zen danbolinaren hotsaz baliatzen ziren Olentzero beste baserri batera uxatzeko. Tolosaldeko Bedaio auzoan, zaku bat zintzilikatzen zen tximiniaren atzealdean. Haizeak zakua mugitzen zuen eta horrek haurrak beldurtzen zituen.

Berastegin, haurrei olentzero igitai batekin lepoa moztera etorriko zela esaten zitzaien ohera goiz joaten ez baziren. Herri honetako baserri batean, etxekoandre batek igitai bat tximinian behera botatzea lortu zuen bere familiak gutxien espero zuen momentuan. Modu honetan, bere semeak eta ilobak beldurtzea lortu zuen.

Edozein kasutan, olentzero ez da azken urteetaraino Euskal Herriko irudi izan, baizik eta Gipuzkoako Beterrikoa-Goierrin ez da zona handikoa izan-, Bidasoa aldekoa, gipuzkoar kostaldekoa eta Nafar mendialdekoa.

bukerari begiratuaz esan zuen tristuraz beterik: “Kixmi jaio da eta gure arrazaren amaiera iritsi da”. Kixmi izenak jentilen hizkuntzan tximino esan nahi zuen eta Kristori erreferentzia egiteko erabiltzen zuten.

Penaz josirik, jentilek agurearen nahia bete zuten eta amildegira bota zuten. Behin bakarrik egonda, mendian behera lasterka hasi ziren kezkaz beterik. Lasterketa ero horren erdian, baten bat behaztopatu egin zen eta gainontzekoen erortzea eragin zuen. Mendi magalean zehar egon ziren itzulipurdika eta harri-jausi izugarria eragin zuten. Harri-jausi horrek Arrastaran haranean harrapatu zituen jentilak eta jentilarri dolmenaren azpian gelditu ziren betiko (Jentilen hilobia), Gipuzkoako eta Nafarroako mugetan.

Narrazio zenbaitetan esaten da jentil batek bakarrik lortu zuela hondamendi hartatik ihes egitea. Jentil hori, gipuzkoar kondairako azkena, olentzero da, haranera kixmiren, hau da, kristoren jaiotzaren berri ematera jeitsi zena. Egun horretaz geroztik, eguberriaren ikurra eta ordezkaria da euskaldunen artean. Olentzero, oro har, laborari, ikazkin modura hartu da sarritan. Eguberri eguna baino lehen jaisten zen menditik eta etxe guztietan sartzen zen kristoren jaiotzaren berria zabalduaz.

Horregatik, gabonak hurbildu bezain pronto, herri bakoitzak lastozko panpin bat egiten du eta ikazkin modura janzten du. Panpin hori herrian barrena pasiatzen dute gazteek eta bitartean kantatzen eta dirua jasotzen ibiltzen dira.

Euskal geografiako puntu zenbaitetan, usadio modura jarri dute lastozko edo trapuzko panpin bat tximinitik zintzilik olentzeroren irudia ordezkatuaz. Pipa eta boneta eraman ohi ditu eta herri batzuetan igitaia ere bai. Begi gorri bat bazuen eta aurpegia gorri gorria, ikazkin lanetan aritzen zelako, gainera, gose izugarria izaten zuen.

larunbata, 2010(e)ko azaroaren 13a

Orokorrak kategorian

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2019.