Logotipo Olentzero

Ixila eta pentsakorra
potolo eta gainera nola!
Gabonero beti ondoan
hara hemen Olentzero hona!

Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Orokorrak

Lesaka (#15). 2005/12/24. Argazkia: R. Eneterreaga.

Iruñeko Olentzero ere Lesakan 'jaio' zen

Lesaka, hainbat eta hain prestigio nabariko egileek baieztatzen duten bezala, Olentzero irudi mitiko eta kutunaren jatorria litekeena bada, atseginez eta, uste dut, bidezko pozez esan behar dugu hemendik, Bortzirietako herri honetatik, Euskal Herriko beste zenbait eskualde eta tokitara hedatu dela.

Eta hori da Iruñeko Olentzeroren kasua ere, non 1959an ikazkin on puska lehen aldiz Juventud de San Antonioren ekimenez atera baitzen.

Izan ere, Olentzeroren tradizioaren parte izanik eta hartaz mintzatzean proposatu nuen nahi bazuten Lesakatik bat ekartzea (Iruñean ginela argitu behar dut), eta, bidenabar, gure herriraino etor zitezela Olentzero nola egiten zen ezagutzera, zeren nire solaskideek ez zuten inoiz bat eraiki izan. Eten egin behar dut nire ustez (ia seguru nago) 1959an izan zela azaltzeko, nahiz eta lagun on Andoni Santamaría-Ilundain, Juventud de San Antonioko Olentzeroren Lagunen bazkide-sortzailea, ez dago urte hori izan zela oso konbentziturik. Egunen batean argitzea espero dut, baita biok orduan gure Olentzero bihotzez maitearen alde lanean segitzeko adina osasun eta ilusio izatea ere.

Kontua da ideia onartua izan zela eta ni José Emilio Esparzarekin eta beste lesakar (Pedro Isasi eta Bautista Irigoyen eta) batzuekin harremanetan jarri nintzen eta eguerdian Lesakako lehiaketan parte harturiko Olentzero bat Iruñeko zezen-plazaraino eramana izan zen kamioiz Gabon egunean. Hura izan zen Iruñeko karriketan ibili zen lehen Olentzero, gure herritik osaba Bautista Irigoyenek eramandakoa, eta 1965 edo 1966. urteetan ere bai, Angel Irazokik egin zuen orduan bere furgonetan Pedro Isasik lagundurik, eta orduan Iruñera eramateko preseski egina.

Nire komunikatzaileak esan didanez, Iruñea ongi ezagutzen ez duen arren ikastetxe batera eraman zuela uste du, ezin du zeinetara zehaztu, baina bai "Seminarioa pasatu eta eskuinaldean" zegoela. Guretzat harrotasuna da, gizalegez bestela ezin dela iruditzen baitzait, Lesaka, zein Eguberrietako gure pertsonaietarik nagusiaren sorburutzat jotzen baita, Iruñeko Olentzeroren ama izan dela egiaztatzea (eta ospatu eta poztea).

Lesakan Olentzeroz mintzatzea, non eta Lesakan, non auzokide guztiek Eguberrietako pertsonaia maite honetaz nik bezainbeste edo gehiago baitakite, zail eta arraro ere suertatzen zait. Baina, dena den eta nire borondaterik onenaz eta oroimen ariketa eginez, eta bizitzan zehar jasoz eta metatuz joan naizen zenbait datu eta erreferentzia erabiliz, neure bizipenen artean gordeta dauzkadan gauza bitxi batzuk esaten eta ematen saiatuko naiz.

Olentzerok jatorria Lesaka izan zuela aldarrikatzean ados daude Emilio José Esparza, zein, izenak alderantziz, denontzat José Emilio baitzen. Hark idatzi zuen 1950ean Noticia curiosa sobre Olentzero en la Navidad de Lesaka, Iruñeko Editorial Gómezek inprimatua, 40 errealeko prezioan. Cofradía Gastronómica del Pimiento Seco elkarteko bere lagunek faksimile bat egin zuten, laugarren koadernoa kofradiak kaleratu zituen hamahiruetarik, horiek Aranzadik 1972ko otsailaren 24an editatuak, José Emilioren gorazarrez.

Obra horretan, José Emiliok Aranzadi, Azkue, Barandiarán, Campión, Caro Baroja, Chao, Frankoswski, Iribarren, Lecuona, Veyrin, Zabalaren eta beste zenbaiten obrak kontsultatzen ditu eta zera ondorioztatzen du, Olentzero, beharbada lesakarra eta garai ezezagunekoa, Onentzarotik (Zaro = garaia) etor daitekeela, onaren garaia esan nahi zezakeena. Eta hortik, Olentzero berdin Oen edo Olerien aroa litekeela, aditu askoren aipamena dena.

José Miguel de Barandiaran kutunak (Aita Joxemiel) bere obra guztien bilduman, Pío Barojak, Julio Caro Barojak, José María Satrusteguik, Juan Garmendia Larrañagak, José Duesok, Iñaki Linazasorok, Aita Donostiak, José Luis Ansorenak, Manuel Lekuonak eta beste zenbait egilek ideia bera dute: Lesaka, ziurrenez, Olentzeroren jatorria da. Zehazki, Julio Caro Barojak honelaxe dio: "Lesakako Olentzerori dagokionez, 1928. urte alderako txosten bat dut, M.M.-rena (nire oharra: Marcial Macicior, hari dagozkio M.M. inizialak, Caro Barojarenak, urte horietan zinegotzi, kargua 1927ko azaroaren 27an hartuta), zeinek lastozko txotxongiloa dela (Olentzero) baitio, eta prozesioan eramanik bedeinkapenak botatzen joaten dena (sic) eta plazan erretzen dena".

Bestalde, bitxikeria gisa aipatu nahi dut beste Olentzero bat ere, Nafarroako Aurrezki Kutxak (orain Nafarroako Kutxa) sustatu zuen zeramikazko figura, zuetako askok etxean izanen duzuena, Lesakan sortu zela. Izan ere, zenbait Olentzeroren zehaztasun batzuk harturik egin zen, Arturo Navallasek eta nire iniziatibaz harturiko argazkiez, eta Kutxak aurreko urtean Ituren eta Zubietako inauteriko zanpantzar edo joaldunaren irudia egin zuela eta. Zanpantzar edo joaldunaren irudi hori ikusi nuen bezain laster, Iruñera deitu nuen Nafarroako Aurrezki Kutxaren egoitza nagusira Olentzerorekin gauza bera egin zezaten proposatzeko eta onartu egin zuten.

Hurrengo urterako egin zuten eta, nire uste apalean, politena eta nik saltokietan ikusi ditudan guztietarik egokiena da. Nafarroako Aurrezki Kutxak Olentzerori buruzko kanta tipikoak argitaratu zituen foileto batean, ni Lesakako sukurtsaleko zuzendari nintzela eta orain pozten nauen neure eta Lesakako Basurde elkartearen eskaera eta iniziatiba bati erantzuteko.

Azken finean eta edonola ere, Olentzeroren jatorria Lesaka herria dela eta hemendik Euskal Herrira hedatu dela onartzen bada, hori guztia musika bandari, Lesakako Abesbatzari, musika taldeei, udal Kultur Batzordeari eta urtero beren eskuzabaltasunaz eta gogo handiz hau, gure tradizio kutun eta herrikoienetakoa, manten dadin laguntzen duten anonimo kartsuei zor zaie. Haiei guztiei eta zuei, milesker gure euskal kulturaren eta gure tradizioen babes eta kontserbazioan horren lan baliotsu eta garrantzitsua egiteagatik.

Rafael Eneterreaga Irigoyen

larunbata, 2007(e)ko abenduaren 22a

Orokorrak kategorian
, , , , , , , , , .

 
Hosting por dinahosting

 

Olentzerozaleen Elkartearen web gune ofiziala
olentzero.net@gmail.com
2006ko, 2007ko bertsio ikustea · RSS · intranet
Logo Udalbilde-Udalbiltza
Babeslea Udalbiltza Udalbide
Olentzeroren Lagunak Elkarteak Udalbiderekin hitzarmenak sinatu ditu 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2011an.
Esker Kepa Gallego · Design Lekunberri.com
© 2007-2017.