Solstizioa iritsi da. Gaur egun, interruptorea sakatuz argia dugun mundu honetan, solstizioaren etorrerak ez digu deus erakusten, baina ez da beti horrela izan. Garai batean, gaua gure etsaia zen: basoaren arriskuak hor ziren, izaki basatiak aske ibiltzen ziren edonon eta gizakiak, berriz, sutondoaren babesa bilatzen zuten ipuinen inguruan elkartuz [...]
ostirala, 2007.eko abenduak 21
Olentzero pertsonaia baldarra da, lanbidez ikazkina eta horregatik ageri zaigu aurpegia beltzatua. Ezpainetan pipa bat darama eta sagar-otarre baten gainean egoten da jarrita.
asteartea, 2007.eko abenduak 25