A A
RSS

Ikazkina, bai, baina zer da hori?

mardi 17 février 2009

Général

Baiona / Bayonne. 20/12/2008. Photo: PEIO MENDIA.

Ikazkina da Olentzero, bai, baina zer da hori? Denbora txarrak dira hauek ikazkina lanean ikusteko, baita ikatza ikusteko ere.

Zuhaitz-mozketarekin hasten da ikazkinaren lana, pagoa, haritza edo artea gehienetan. Gero aizkora edo motozerrarekin zatitu egiten du. Txondorra eraiki behar duen zorua berdindu, eta tximinia altxatu egiten du jarraian. Egurra hiru edo lau pisutako altueratan jartzen du kono formako mendixka eginez. Eskailera batez lagunduta, hurbiletik ikusten du ikazkinak egurra nola egosten den –ez erretzen–. Zuloak egiten ditu kea ateratzeko, beharrezkoa denean estaliz. Horrela, sua bakarri itzaltzen den arte. 40 kilo ikatzekin 200 zaku egiteko 10 eta 15 eguneko egosketa behar da, eta 400 zaku egiteko, hogei bat egun.

Norbait gaizki portatzen denean ikatza oparitzen diotela esaten dute hortik. Bai zera! Ekoiztea kostatzen duenarekin...!

Tags:

Udalbide Izenaduba

Villes