| |
|
Gauza batzuk aldatu dira geroztik.
Lehen antolatzailea San Antonio Eskolaniako Ikasle Zaharren Elkartea izan zen.Ondoren San Antonio Gazteria berrizendatua izan zena eta kirol, kultura, gau-eskola, hatos-koro eta dantza osagai bezala zituenak.1998-an “antoniano” talde batek festa hau alde batera ez uzteko, kirol ekitaldiak( eskubaloia, hockeya, irristaketa...) pixkat alderatuz, Olentzerozaleen Elkartea sortu zuten. Hauek gaur egun, Olentzeroren ateraldia bizirik mantentzen dute urtero.
Orain dela hamar urte inguru, Leitzatik Saralegi-en etxetik hartutako animaliak ekartzen hasi ginen, Olentzeroren ingurunea errealitateari askoz ere urbiltzeko xedean, Olentzeroren bizitza eta eremu kulturala errespetatuz, noski. Apika, Iruñako gazte askorentzat hau izan daiteke haiek duten aukera bakarra animali hauek ikusteko hiritar eremu batean.
Hauek dira martxa prestatzeko erabiltzen ditugun erizpideak:
1-Lehen adierazi dugun bezala, Olentzero pertsonaiaren ingurunea plasmatu nahi dugu, eta batez ere gure komunitatean inportantzia asko duen eta izan duen kultura.
2-Ingurune hori errealitatera moldatzeko asmoz, jantziak dekorazio bereziak, musika...erabiltzen ditugu, beti Nafarroaren mendien inguruko kultura errespetatuz.
3-Ekitaldiaren izaera folkloriko eta kulturala azpimarratzen dugu. Folklorikoa, hitzaren esanahi aberats eta baikorrenean, gure komunitatean jaiotako ohitura bat bezala, Nafarroa bere jabea delarik, eta ia mende erdiko ilusio eta historiarekin. Olentzerorekin zerikusirik ez duten elementu politikoak ezarri nahi izan diren arren, jaiaren elkarteak 24-ko gauaren izaera kulturalaz apostu egiten du, egun honetan bai heldu bai gazteak ilusioz bete-bete daitezen.
Guzti hau dela eta, gaur egungo Olentzeroren segizioak hiru partez osaturik dago:
1-Festiboa: Segizioa txistulariz eta gazte karteldunak irekitzen dute.Musika eta dantza taldeak desfilatzen dute umez betetako gurdien artean. Hemen jendeari kateak osatzera eta abestera gonbidatzen denez, desfilearen zati hau parte hartze gehiago izaten ohi ditu.
2-Animaliak:txahal, antzar, ardi, asto, eta abar...umez beteriko gurdi bat( behorrez tiratua) eta galera bat idiez txalaparta batekin.
3-Olentzero: ahots-koro, txistulari, panpinaren eta jaiotzaren (portalaren errepresentazio bat, San Jose, Virgina eta Umea, jantzi folklorikoekin jantziak) eta Zubietako Zanpanzarren eremua.
Guztira 300 pertsona inguru mugitzen dira.Taldeak inolako interes berezirik gabe aktuatzen dute, beharrezko segurtasunak ordaintzen dira, animalien garraioa eta akura, eta erabilitako estrukturak, hala nola, gurdi, olentzero, jaiotza, argiontziak, kartelak, zestoak, eta abar, mantenitzeko eta konpontzeko beharrezko materiala, 24.000 euro inguruko aurrekontu batekin.
Iruñako udalatik beharrezkoak diren laguntzak eskatzen dira: lorategi zerbitzuaren partehartzea, gurdien apainketarako, udal-poliziaren laguntza olentzeroren martxan zehar.
Irteera 18:30-etan izaten da eta itzulera 21:00-etan, bere ibilaldi osoan, udal-poliziaren arabera 80.000 pertsona kongregatuz. |